Itxi

Athletic Club

EA Sports Liga

Punteria faltak puntu bakarrarekin utzi du Athletic Leganesen aurka (0-0)

I. G. | EITB Media

Valverderen taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da eta arean erasoaldirik ere egin du, etengabe, baina zuri-gorriei zorte apur bat falta izan zaie azken metroetan eta puntu bakarra urratu dute.

  • Yeray, gol aukera galdu ondoren. Argazkia: EFE

    Yeray, gol aukera galdu ondoren. Argazkia: EFE

Athleticek hutsean berdindu du Leganesen aurka igande honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partida. Valverderen taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da eta arean erasoaldirik ere egin du, etengabe, baina zuri-gorriei zorte apur bat falta izan zaie azken metroetan eta puntu bakarra urratu dute.

Lehoiak hasieratik izan dira baloiaren jabe eta ez dituzte hamar minutu ere behar izan lehen aukerak sortzeko. Garbiena Vivianena izan da, kornerretik heldu zaion baloi bat kanpora errematatu du eta, dena alde zuela.

Guruzetak ere ez du asmatu Yerayren erdiraketa buruz errematatzen, gora joan baitzaio. Bilboko taldea nabarmena izan da nagusi, baina Valverderen jokalariek ez dute markagailuan hori islatzea lortu, aukerak izan arren, ez baitzuten bi zutoinen eta langaren artean bukatzerik lortzen.

Berenguerrek ere izan du aukera, buruz, baina Dmitrovicek lan bikaina egin du Athleticen saiakera oro zapuzteko, tartean Williams anaien zenbait hurbilketa. Haiek izan dira, hain zuzen, Madrileko taldearen defentsarako etengabeko buruko mina.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Yuri eta Simonen arteko komunikazio falta oso garesti atera ahal izan zaie etxekoei, ia gol bat sartu baitute beren atean, baina susto bat besterik ez da izan. De la Fuentek San Mames isilarazi du baloia buruz zutoinera bidali duenean.

Hala ere, Athleticek nagusi izaten jarraitu du, gelditu gabe ibili den Berenguer nabarmenduz; hainbat aldiz saiatu da atea bilatzen, baina ez du sorterik izan. Bigarren 45 minutuetan zuri-gorriak bakarrizketan aritu dira; Leganesen atea etengabe erasotu dute baina bisitariak atzean mantendu dira eta "harresia" ondo jarri dute, ezustekoak saihesteko.

Azken minutuetan, Simon funtsezkoa izan da Leganesek gola egitea galarazteko, horrek Athleticen partida ona zapuztuko luke eta.

Fitxa teknikoa:

0 - Athletic: Unai Simon; Gorosabel (De Marcos, 60. min), Vivian, Yeray, Adama (Yuri, 46. min); Jauregizar (Unai Gomez, 60. min), Vesga (Serrano, 82. min); Iñaki Williams, Berenguer (Sancet, 72. min), Nico Wiliams; eta Guruzeta.

0 - Leganes: Dmitrovic; Altimira, Rosier, Nastasic, Sergio Gonzalez, Juan Cruz; Miguel de la Fuente (Munir, 82. min), Cisse, Neyou, Brasanac (Chicco, 82. min); eta Dani Raba (Oscar Rodriguez, 76. min).

Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez. Txartel horia atera die Jauregizar eta Altimira jokalariei.