Itxi

Athletic Club

Elkarrizketa

Elkarrizketa ETBn, gaur gauean, Unai Gomez eta Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariei

EITB MEDIA

Bi futbolari zuri-gorriak Euskal Telebistako Kirolak saioan elkarrizketatuko dituzte; ETB1en, Ane Muruamendiaraz 20:40tik aurrera izango da haiekin, eta ETB2n, 21:50etik aurrera, Jon Balentziagak egindako galderei erantzungo diete.

  • Elakarrizketa Mikel jauregizar eta Unai Gomezi. Argazkia: EITB

    Elakarrizketa Mikel jauregizar eta Unai Gomezi. Argazkia: EITB

Unai Gomez eta Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Euskal Telebistan elkarrizketatuko dituzte, gaur gauean. Bi futbolari zuri-gorriak Euskal Telebistako Kirolak saioan izango dira; ETB1en, Ane Muruamendiaraz kazetariak hitz egingo du haiekin, 20:40tik aurrera, eta ETB2n, 21:50etik aurrera, Jon Balentziaga kazetariak egindako galderei erantzungo diete.

Unai Gomez eta Mikel Jauregizar herri berekoak dira, Bermeokoak hain zuzen ere, eta 2023-24 denboraldian hasi ziren Athleticen lehen taldean jokatzen, Ernesto Valverdek erabakita. Apurka-apurka, biak ala biak dabiltza goreneko mailan tokia hartzen, eta, horrez gain, Bizkaiko taldea egiten ari den denboraldi onaz gozatzen dabiltza; Athletic, egun, laugarren postuan dabil EA Sports Ligan, eta Europa Ligako final zortzirenak jokatzeko sailkatuta dago.

Hori guztia izango dute hizpide gaur gauean, EITBn, bai eta beste hainbat kontu ere; ETB1en, Gaur Egun albistegia amaitutakoan izango dira, eta ETB2n, ordea, Teleberri bukatutakoan.