Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:00etan

Ekiza eta Iñigo Perez hasierako hamaikakoan izango dira

Erredakzioa

Hala baieztatu du Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak. Osasunaren aurka zigorra bete zuen Amorebietak ere, hasieratik jokatuko du.

  • Borja Ekiza hasierako hamaikakoan egongo da Valentziaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Valentziaren aurka jokatuko du larunbat honetan (20:30ean) Mestallan. Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak baieztatu duenez, Iñigo Perez eta Borja Ekiza hasierako hamaikakoan egongo dira.

Valentziaren aurka neurtuko den hasierako hamaikakoan Fernando Amorebieta ere egongo da. Atzelari zuri-gorria zigortuta egon zen Osasunaren aurka, baina hamaikakora itzuliko da.

Marcelo Bielsak jokalari hauek sartu ditu deialdian: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Ismael Lopez, Iñigo Perez, Muniain, Aduriz, Ander Herrera eta Ekiza.