Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Llorentek hasieratik jokatuko du Eibarren aurka

ETB

Raulek defendatuko du zuri-gorrien atea, San Josek Gurpegiren tokia beteko du, eta Gaizka Toquerok zelai erdian jokatuko du, Oscar de Marcosen tokian. Partida, ostegunean 12:00etatik aurrera.

  • Fernando Llorente. Argazkia: EFE

    Fernando Llorente. Argazkia: EFE

Athleticek euskal derbia jokatuko du ostegunean (12:00) Eibarren aurka. Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek final-hamaseirenetako joaneko partida jokatuko dute 2013ko Errege Kopan.

Zuri-gorriek goizean egin dute lan-saioa eta Marcelo Bielsak hamaikakoan egingo dituen aldaketen berri eman du. Raul izango da atepean, San Josek Gurpegiren tokia beteko du, eta Gaizka Toquerok zelai erdian jokatuko du, Oscar de Marcosen tokian.

Nobedadea baita aurrekaldean ere, Fernando Llorentek hasieratik jokatuko baitu. Aulkian Iraizoz, Castillo, Muniain, De Marcos eta Aduriz izango dira.

Eibarren, aldaketak iragarri ditu hasierako hamaikakoan Gaizka Garitano entrenatzaileak, baina ez ditu xehetasunak eman nahi izan. Mikel Arruabarrena da Bigarren B Mailako II. multzoko goleatzaile nagusietako bat, eta Xabi Irureta gol gutxien jasotzen dituen atezainetako bat (sei hamar jardunalditan).

Ustezko hamaikakoak:

SD Eibar: Xabi; Boveda, Arregi, Raul Navas, Bingen; Diego Jimenez, Errasti; Mainz, Aketxe, Del Olmo; eta Jito.

Athletic Club: Raul; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe: Susaeta, Toquero, Herrera, Ibai Gomez; eta Llorente.

Epailea: Paradas Romero
Futbol-zelaia: Ipurua
Ordua: 12:00etan