Athletic Club
Europa Liga
Llorenterekin, ordezkoekin eta bigarren taldeko hamaikarekin Israelen
Erredakzioa
Bielsak Bilbao Athleticeko hamaika jokalari hauek sartu ditu deialdian: Igor Martinez, Ramalho, Etxeberria, Arrizabalaga, Guillermo, Saborit, Undabarrena, Aymeric, Moran, Peña eta Jonxa.
-
Athletic-Hapoel Kiryat San Mamesen jokatutako partidako une bat. Argazkia: EFE
Talde bizkaitarrak ez du Europa Ligako final-hamaseirenetara sailkatzeko aukerarik. Bertan behera geratu zen iragan ostegunean jokatu beharreko partida hau, eta Lyonen eta Spartaren arteko berdinketarekin aukerarik gabe geratu ziren Athletic eta Hapoel. Ez dute ezer jokoan. Horregatik, Bielsak ez ohiko jokalariak sartu ditu deialdian.
Lehen taldeko zazpi jokalari joango dira Israelera: Raul Fernandez, Toquero, San Jose, Llorente, Ismael Lopez, Ibai Gómez eta Castillo. Bilbao Athleticeko hamaika jokalarik osatuko dute deialdia.
Igor Martinez, Ramalho, Etxeberria, Arrizabalaga, Guillermo, Saborit, Undabarrena, Aymeric, Moran, Peña eta Jonxa dira deialdian sartu diren Bilbao Athleticeko jokalariak.
Ustezko hamaikakoak:
Hapoel Kiryat Shmona: Amos; Cohen, Hasarma, Tsedek, Matovic; Eibinder, Gazal, Rochet; Tasevski, Abuhazira; eta Lencse.
Athletic Club: Raul; Ramalho, San Jose, Aymeric, Castillo; Morán; Ibai Gomez, Toquero, Isma López, Igor Martinez; eta Llorente.
Epailea: Rene Eisner (Austria).
Zelaia: Itztadion Kiryat Eliezer.
Ordua: 19:00etan (20:00etan Israelen).