Athletic Club
F Liga
Athleticek San Mamesen jokatuko du apirilaren 27an, Teneriferen kontra
EITB MEDIA
F Ligako 27. jardunaldiko neurketa izango da, eta eguerdiko 12:00etan jokatuko dute, igandez, apirilaren 27an. Hala, laugarren aldiz arituko dira Katedralean denboraldi honetan.
-
Athleticen artxiboko irudi bat. Argazkia: @AthleticClubFem
Athleticek San Mamesen jokatuko du F Ligako 27. jardunaldiko neurketa, Teneriferen aurka, datorren apirilaren 27an, igandean, 12:00etatik aurrera. Horrenbestez, lehoiak laugarern aldiz lehiatuko dira Katedralean denboraldi honetan.
Taldea sasoi honetan egiten ari den lan sendoak F Ligako sailkapenaren laugarren postura eraman ditu, 44 punturekin. Txapeldunen Ligarako sailkapena emango liokeen hirugarren postutik (Atletico Madril) puntu bakarrera dago gaur egun.