Itxi

Athletic Club

Berritzea

Athleticek Maite Zubietaren kontratua luzatu du, 2026ra arte

EITB MEDIA

Bilboko klubak aurreko berritzean, 2023an, adostutako klausula gauzatu du; ondorioz, busturiarrak, gutxienez, 2026ko ekainaren 30era arte jarraituko du Athleticen.

  • Maite Zubieta, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: Athletic Club.

    Maite Zubieta, denboraldi honetako partida batean. Argazkia: Athletic Club.

Athleticek Maite Zubietaren kontratua luzatu du, 2026ko ekainaren 30era arte, astelehenean klub zuri-gorriak iragarri duenez. Bilboko klubak aurreko berritzean, 2023an, adostutako klausula gauzatu du, eta, ondorioz, busturiarrak, 20 urtekoa bera, gutxienez, 2025-26 denboraldiko amaierara arte jarraituko du Athleticen.

Lezamako harrobian hazi zen Zubieta, eta 2022ko abenduan egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin; ordutik, 75 partida ofizial jokatu ditu goreneko mailan, horietako 25, 2024-25 denboraldian. Egun, David Aznar entrenatzaileak Maite Zubieta beti zelairatzen du hasierako hamaikakoan, erdiko atzelari edo erdilari gisa.