Itxi

Athletic Club

Iragarpena

David Aznarrek ez du Athletic entrenatzen jarraituko

EITB MEDIA

Teknikari zuri-gorriak bi denboraldiz egindako lana amaituko du. Taldea gaztetzeaz gain, taldea F Ligako sailkapenaren goiko postuetan sartu du.

  • David Aznarren artxiboko irudia

    David Aznarren artxiboko irudia. EFE

David Aznar ez da Athleticen entrenatzailea izango ekainaren 30etik aurrera, bi sasoiz Lezaman lan egin eta gero. Talavera de la Reinako teknikaria 2023ko udan iritsi zen, eta bi denboraldiko zikloa osatu du emakumeen lehen taldearen gidaritzan. Epe horretan, taldea gaztetu ez ezik, F Ligako sailkapeneko goiko postuetan utzi du Athletic.

Lehen urtean, F Ligako bosgarren postuan amaitu zuten Athleticeko jokalariek; horrez gain, etxeko partidetan, txapelketako hirugarren talde onena izatea lortu zuten. Are, Erregina Kopako finalaurrekoetara iritsi ziren lehoiak, Bartzelonak kanporatu zituen arte.

Amaitu berri den denboraldian, laugarren bukatu du Aznarren taldeak (51 punturekin). 2017/18 sasoiaz gero, ez zuen halakorik lortu.

Astearte honetan argitaratutako oharraren arabera, klubak Daviz Aznarrek bi urte hauetan izandako profesionaltasuna eskertu du.