Itxi

Athletic Club

Berritzea

Eider Aranak Athleticekin duen kontratua berritu du 2028ra arte

EITB MEDIA

Erdiko atzelari loiutarra Lezamara itzuliko da, bi denboraldiz Eibarren utzita jokatu eta gero. 60 partida jokatu ditu; 56, F Ligan. Guztira, hiru gol sartu ditu.

  • Eider Arana, Ibaiganen, Jon Uriarte presidentearekin.

    Eider Arana, Ibaiganen, Jon Uriarte presidentearekin. Irudia: Athletic

Athleticek eta Eider Aranak akordioa lortu dute, atzelariaren kontratua 2028ko ekainaren 30era arte berritzeko. Loiuko futbolariak lehen taldearekin egingo du bat, bi urtez Eibarren utzita jokatu ondoren.

Orotara, 60 norgehiagoka jokatu ditu azken bi sasoietan; horietatik 56, F Ligan. Hiru gol sartu ditu. Ibaigane Jauregian sinatu du kontratua asteazken honetan, Jon Uriarte presidentearekin, eta Xabier Arrieta Emakumeen Futbol zuzendariarekin.

Bizkerre FT taldean ekin zion bere ibilbideari, eta 15 urte zituela heldu zen Lezamara, 2017-2018 denboraldian. Orduz gero, C taldean eta filialean jokatu zuen. 2023ko udan, berriz, utzita joan zen Eibarrera. Lehen mailan debuta egiteaz gain, ohiko hamaikakoan lekua lortu zuen.