Athletic Club
Ez du jarraituko
Paula Aranak ez du Athleticen jarraituko
EITB MEDIA
Aurrelari gasteiztarrak, 23 urtekoa bera, zortzi denboraldi eman ditu Bilboko klubean; 2024-25 denboraldian, Granadan aritu da, utzita.
-
Paula Arana ha permanecido ocho temporadas en el club bilbaíno. Foto: Athletic Club.
Paula Aranak ez du Athleticen jarraituko, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez. Aurrelari gasteiztarrak, 23 urtekoa bera, zortzi denboraldi eman ditu talde zuri-gorrian, eta berriki amaitu den 2024-25ean Granadan aritu da, utzita.
Arana 2018an iritsi zen Athleticera, Aurreratik, eta 2020-21ean egin zuen debuta lehen taldearekin. Guztira, 83 partidatan zelairatu da Athleticen lehen taldean, eta bost gol sartu ditu.
Horrenbestez, Athleticek bost baja iragarri ditu, dagoeneko, datorren denboraldiari begira: David Aznar entrenatzailea, eta Marta Unzue, Mariana Cerro, Itsaso Miranda eta Paula Arana futbolariak.