Athletic Club
Agurra
Iraia Iturregik Athletic utzi du, klubean bi hamarkada baino gehiago eman ostean
EITB Media
Basconiaren talde teknikoan egon da azken bi denboraldietan, eta, orain, etapa berri bati ekingo dio Lezamatik kanpo.
-
Iraia Iturregi. Argazkia: Athletic Club
Iraia Iturregik Athletic uztea erabaki du, klubean bi hamarkada baino gehiago eman ostean. Orain, erronka profesional berri bati ekingo dio, Lezamatik kanpo.
Jokalari ohia eta duela urte batzuetatik hona entrenatzailea, Basconiako talde teknikoan egon da azken bi denboraldietan. Gainera, gizonezkoen hirugarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igotzea lortu du.
Bi hamarkada baino gehiago eman ditu klubean, eta aitzindaria izan da. Athleticen emakumezkoen lehen taldea zuzendu duen lehen emakumea izan da. Horrez gain, eta Bilboko klubaren gizonezkoen talde bateko lantalde teknikoaren barruan egon den lehen emakumea ere bada.
Futbolari gisa, 402 partida (hirugarrena historian) jokatu zituen talde zuri-gorriarekin. Ondoren, Iturregik 87 partidatan zuzendu zituen lehoiak. 2016an erretiroa hartu aurretik, Loiukoak (Bizkaia) entrenatzaile izateko prestakuntzari ekin zion, eta emakumezkoen kimu eta haurren mailetako jokalarien harreran eta teknifikazioan lan egin zuen. Geroago, beste kategoria batzuetako taldeak zuzendu zituen, eta lehen taldearen prestatzaile fisikoa izan zen 2018-2019 denboraldian. 2021eko urtarrilean, bigarren taldea zuzendu ostean, lehen taldeko entrenatzaile kargua hartu zuen. 2023an Basconiaren talde teknikora pasa zen-
Athleticek eskerrak eman dizkio Iraia Iturregiri klubean eman dituen urte guztietan erakutsi duen proesionaltasunagatik. Gainera, klubak onena opatu dio erronka berrietarako.