Athletic Club
FITXAKETA
Eibarrek Aleix Garrido fitxatu du 2028ra arte
EITB Media
21 urteko erdilariak La Masia utziko du Eibarren proiektuarekin bat egiteko, eta bere kalitatea eta gaztetasuna ekarriko ditu, gutxienez hiru denboraldirako.
-
Aleix Garrido Argazkia: @SDEibar
Aleix Garrido futbolari katalanak Eibarren jokatuko du 2028ra arte, bi taldeek adostutako akordioaren arabera. Talde armaginak sare sozialetan eman du fitxaketaren berri.
Aleix Garrido Cañizares (Ripoll, Girona, 2004ko otsailaren 22a) Bartzelona Futbol Klubaren harrobian hazi eta hezi da, futbolari gisa, eta 2012an iritsi zen bertara, lehen urteko benjamin zenean. Ordutik, Kataluniako taldearen maila guztietatik igaro da.
Bere talentuak Espainiako selekzioaren beheko mailetako ateak ireki zizkion, eta 12 aldiz deitu dute: hirutan, 18 urtez azpikoekin aritzeko, eta zazpitan, 19 urtez azpikoekin jokatzeko.
2022-2023 denboraldian, berriz, Rafa Marquezek entrenatutako Barça Atletic taldean aritu zen. 2023ko apirilaren 1ean, Aleix Garridok debuta egin zuen Barçaren lehen taldearekin, Elxen aurkako partida batean, Xavi Hernandezen zuzendaritzapean.
Aurreko denboraldian, 25 partida jokatu zituen, horietako 24 titular gisa, eta bi gol sartu eta hiru asistentzia eman zituen.
Aleix Garrido fitxatuta, SD Eibarrek bere zelaiaren erdia indartu du etorkizun eta kalitate handiko jokalari batekin.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | ¿¿¿¿¿¿¿¿
— SD Eibar (@SDEibar) June 20, 2025
¿ Juventud, visión y calidad técnica para el centro del campo de la SD Eibar.
Benvingut a la teva nova casa, Aleix! ¿¿
#BetiArmaginak¿¿ pic.twitter.com/4Sez8miBhE