Itxi

Primera RFEF

Teneriferi irabazi dio finala

Alaves Bigarren B Mailako txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Arabako taldeak 2-1 galdu du Heliodoro Rodriguez Lopezen jokatu den itzulerako partida, baina joanekoa 2-0 irabazi zutenez, titulua lortu du.

0:37
Alaves

Alaves Bigarren B Mailako txapeldun izendatu da. Mendizorrotzan jokatu zen joaneko partidan 2-0 irabazi zuen Arabako taldeak, eta Heliodoro Rodriuez Lopez zelaian jokatu den itzulerako partidan, 2-1 galdu dute. Kanporaketa 3-2ko emaitzarekin irabazi dute, eta ondorioz, Bigarren B Mailako txapeldunak dira.

Aridane Santanak lortu ditu Teneriferen bi golak lehen zatian (2-0), eta kanporaketa berdintzea lortu du Tenerifek. Baina atsedenaldira iritsi orduko Borja Viguerak penaltiz sartu du 2-1koa. Lehen zatiaren amaieran Alaves jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epailaek Juanma egotzi duelako. Bigarren zatian emaitzari eutsi dio Alavesek, eta titulua eskuratu du.

Tenerife eta Alaves Bigarren Mailan (Adelante Ligan) egongo dira datorren urtean, eta elkarren aurka berriz jokatzeko aukera izango dute.

Fitxa teknikoa:

2. CD Tenerife: Roberto; Sergio Rodriguez (David Medina, 68. min), Bruno (Carlos Portero, 68. min); Rigo, Javi Moyano; Alberto (Ayoze Perez, 68. min), Iñigo Ros, Cristo Martin, Luismi Loro, Aridane eta Guillem Martí.

1. Deportivo Alaves: Urtzi; Oscar Rubio, Sergio Ayala, Agustin, Luciano; Jaume, Guzman (Laborda, 60. min), Manu, Borja Viguera; Sendoa (Jonan, 74. min) eta Juanma.

Epaileak: Ramon Arias Madrid.

Golak: 1-0. 8. min: Aridane; 2-0. 23. min: Aridane; eta 2-1. 37. min: Borja Viguera (penaltiz).