Primera RFEF
5. jardunaldia
Bigarren B Maila: Alavesek lidergoan jarraitzen du
Erredakzioa
Babazorroek Logroñes hartu zuten mendean (3-1). Real Union, Bilbao Athletic, Osasuna B eta Eibar taldeek ere hiru puntu batu zituzten.
5. jardunaldia jokatu zen asteazkenean Bigarren B Mailako 2. multzoan. 18:00etan hasi zen jardunaldia Lemoa-Real Union partidarekin. Gipuzkoarrak nagusitu ziren 1-4ko emaitzarekin.
Lezaman, Barakaldo hartu zuen mendean Bilbao Athleticek (1-0) eta Alavesek Logroñes gainditu zuen etxean (3-1). Jarraitzaileek istiluak eragin zituzten.
Peña Sportek porrota jaso zuen Palentzian (0-2), Osasunak hiru puntu batu zituen etxetik kanpo Cultural Leonesari irabazita (0-2), Realak bana berdindu zuen Guijuelon eta Eibarrek Sporting B taldearen aurkako neurketa irabazi zuen (3-2).
Alavesek, 13 punturekin, sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio. Gimnastica eta Eibar dira bigarren eta hirugarren, 12 punturekin.
5. jardunaldiko emaitzak:
SD Lemona 1 - Real Union 4
Athletic B 1 - Barakaldo CF 0
CD La Muela 0 - RS Gimnastica 1
Peña Sport 0 - CF Palentzia 2
Real Oviedo 0 - CD Mirandes 1
CD Leonesa 0 - CA Osasuna B 2
CD Guijuelo 1 - Reala B 1
Deportivo Alaves 3 - UD Logroñes 1
SD Eibar 3 - Real Sporting B 2
Zamora CF 1 - Caudal Deportivo 2