Primera RFEF
Bigarren B Maila (II. multzoa)
Barakaldo-Reala B eta Bilbao Athletic-Lemoa, euskal derbiak
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Lasesarreko partida larunbatean arratsaldeko 16:00etan jokatuko da eta zuzenean jarraitu ahalko da eitb.com-en eta ETB-1en.
Euskal derbi bi izango ditugu ikusgai larunbatean. Arratsaldeko 16:00etan Barakaldok (11. sailkatua 15 punturekin) Reala Bren (8. sailkatua 19 punturekin) bisita hartuko du Lasesarren. Partida hau zuzenean jarraitu ahalko da eitb.com-en eta ETB-1en. Ordu bete beranduago bizkaitarren arteko derbia jokatuko da Lezaman. Bilbao Athletic (10. sailkatua 17 punturekin) eta Lemoa ariko dira nor baino nor. Arratiarrak seigarren postuan daude 22 punturekin, paly-off postuan dagoen Palenciarekin (laugarren sailkatua) berdinduta. Real Union ere Lemoaren egoera berean dago eta bere aurkaria izango den Gimnastica Torrelavega ere.
Eibar da II. multzoko liderra 29 punturekin eta igandean Las Gaunasen jokatuko du Logroñesen aurka. Alaves dago bigarren postuan 27 punturekin eta La Muelaren zelaian jokatuko dute arabarrek. Arazo ekonomiko larriak ditu Aragoiko taldeak.
Bestalde, Osasuna Bk aukera ona du play-off postuetara hurbilttzeko. Gorritxoek 18 puntu dituzte eta laugarren sailkatua den Palenciaren aurka jokatuko dute Balastera Berrian. Azken postuan dagoen Peña Sportek (8 puntu) aurkari zuzen baten aurka jokatuko du. Guijuelo izango da aurkaria. Salamancakoak jeitsiera postuetan daude 12 punturekin.
14. jardunaldiko partidak II. multzoan:
20/11 16:00 Barakaldo CF - Real Sociedad B
20/11 17:00 Athletic B - SD Lemona
21/11 12:00 Real Sporting B - Zamora CF
21/11 12:00 CD La Muela - Deportivo Alavés
21/11 16:30 Peña Sport - CD Guijuelo
21/11 17:00 UD Logroñés - SD Eibar
21/11 17:00 RS Gimnástica - Real Unión
21/11 17:00 CF Palencia - CA Osasuna B
21/11 17:00 CD Mirandés - Caudal Deportivo
21/11 18:30 Real Oviedo - CD Leonesa