Primera RFEF
II. Multzoa
Bigarren B Maila: Eibarrek aldeak murriztu ditu Alaves liderrarekiko
A.B.
Erredakzioa
Armaginek 1-0 irabazi zioten Osasuna Bri eta talde arabarrak 1-2 galdu zuen Palenciaren aurka. Peña Sportek puntu garrantzitsua urratu zuen Oviedoren aurka
Deportivo Alavesek jarraitzen du lehen postuan 52 punturekin, baina 1-2 galdu zuen asteburuan Palenciaren aurka. Puntu bakarrera kokatu da Eibar (51 puntu) larunbatean Osasuna Bri 1-0 irabazita. Bi euskal taldeentzat albiste on bat ere egon zen. Hirugarren sailkatua den Mirandesek (47 puntu) galdu egin baitzuen 1-0 La Muelaren aurka. Laugarren postuan dagoena Real Union da. Irundarrek postua mantendu dute nahiz eta 1-0 galdu zuen Zamoraren aurka. Reala Bk 0-0 berdindu zuen Caudal Deportivoren aurka eta bosgarren postuan da Real Unionekin puntuetara berdinduta.
Lemoak (41 puntu) garaipena lortzearen sentzazioa berreskuratu du. Arlonagusian bizkaitarren arteko derbia irabazi zioten Barakaldori (1-0). Arratiarrak orain paly-off postuetaik hiru puntura daude. Barakaldo azken postuan dago 22 punturekin. Bilbao Athleticek 1-1 berdindu zuen Sporting Bren aurka Lezamn eta zuri-gorriak 11. postuan daude 37 punturekin.
Behealdeko postuetan lehen apitatutako Barakaldo eta Peña Sport ditugu. Nafarrek 1-1 berdindu zuten Oviedoren aurka. Azkenaurreko postuan dago Peña Sport 23 punturekin. Bost puntura dute Caudal Deportivok betetzen duen jaitsierako promozio postua eta sei puntura salbazioa.
27. jardunaldiko partiden emaitzak II. multzoan:
SD Eibar 1 - 0 CA Osasuna -B-
Deportivo Alaves 1 - 2 CF Palencia
SD Lemona 1 - 0 Barakaldo CF
CD La Muela 1 - 0 CD Mirandes
Athletic Club -B- 1 - 1 Real Sporting -B-
Caudal Deportivo 0 - 0 Real Sociedad -B-
Zamora CF 1 - 0 Real Unión Club
CD Leonesa 0 - 1 UD Logroñes
CD Guijuelo 2 - 0 RS Gimnastica
Peña Sport FC 1 - 1 Real Oviedo