Itxi

Primera RFEF

Finala (Joaneko partida)

Federazioa Kopa: Lemoa emaitza on baten bila doa Puertollanora

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Ciudad Realeko taldea izango dute aurkari bizkaitarrek txapelketa honetan. Bisitari moduan jokatuko dute lemoarrek eta itzulerako partida apirilaren 14an jokatuko da Arlonagusian.

Lemoak ostegun honetan jokatuko du Federazio Kopako finaleko joaneko partida. Puertollano izango du aurkari eta joaneko partida Cuidad Realen jokatuko da arratsaldeko 20:30etik aurrera. Itzulerako norgehiagoka apirilaren 14an jokatuko da Arlonagusian, Lemoan.

Bizkaitarren helburua emaitza on bat lortzea izango da itzulerako partida lasaiago prestatzeko. Txapekelketa irabaztekotan titulu hau lortzen duen lehen talde bizkaitarra izango litzateke Lemoa. Barakaldok finala jokatu zuen 1951n eta galdu egin zuen Kordobaren aurka (3-2). Euskal taldeen artea bakarrak irabazi du txapelketa hau, Deportivo Alavesek konkretuki. Arabarrek 1946an irabazi zuten Federazio Kopa finalean Suecari 3-2 irabazita.

Puertollanok ez dizkio erraztasunak emango Larrazabalen taldeari. Ciudad Realekoek hamargarren postua betetzen dute Bigarren B Mailako IV. multzoan eta talde sendoa dute. Euskal jokalari bat ere badute taldean, Asier Ormazabalen kasua da. Bilbotarra Athleticen harrobian ibilitakoa da eta beheko mailetan aritzeaz gain Bilbao Athleticen ere denboraldi batzuk eman zituen.

Federazio Kopa irabazten duen taldeak 90.000 euroko saria izango du eta txapeldunordeak 40.000 euro eramango ditu.