Primera RFEF
II. multzoa
Bigarren B Maila: Ostiral honetan, Lemoa-Bilbao Athletic derbia
A.B.
Erredakzioa
Eibarrek eta Alavesek Mirandes liderarekiko desabantaila murriztu nahi dute. Armaginek Logroñes dute aurkari eta arabarrek La Muela.
Mirandes da multzo honetako liderra 62 punturekin eta Caudal deportivoren aurka jokatuko du. Eibarrek (60 puntu) liderrak huts egitea nahi du lehen postua eskuratzeko. Partida zaila dute, ordea, armaginek. Ipuruan Logroñesen (bosgarren sailkatua 52 punturekin) aurka jokatuko du. Real Union laugarren postuan dago errioxarren puntu kopuru berarekin eta herkideen mesedearen zain egongo dira aldeak handitzeko asmoz. Irundarrek Gimnastica Torrelavegaren aurka jokatuko dute Stadium Galen. Hirugarren postuan dagoen Alavesek debekatuta du Mendizorrotzan kale egitea. La Muela izango dute aurkari.
Osasuna B (51 puntu) ere play-off postuengatik lehian ari da eta puntu kopuru bera duen Palenciaren aurka jokatuko du. Reala B (8. sailkatua 47 punturekin) goiko postuengatik borroka egiteko lehian sartzen ahaleginduko da azken sailkatua den Barakaldoren (23 puntu) aurka garaipena lortuz. Bizkaitarrentzat azken aukera izan daiteke jaitsiarako promozio postura gerturatzeko. Bestalde, Peña Sportek (27 puntu) aukera bikaina du sei puntura duten salbazio postura hurbiltzeko. 33 puntu dituen eta jaitsiera postuetatik kanpo dagoen Guijuelo izango baitu aurkari.
II. multzoko 33. jardunalduko partiden ordutegiak:
08/04 19:30 SD Lemona - Athletic Club -B-
09/04 16:30 Real Sociedad -B- - Barakaldo CF
09/04 18:00 CA Osasuna -B- - CF Palencia
09/04 20:00 SD Eibar - UD Logroñés
10/04 17:00 Real Unión Club - RS Gimnástica
10/04 17:00 CD Guijuelo - Peña Sport FC
10/04 17:00 Deportivo Alavés - CD La Muela
10/04 18:00 Zamora CF - Real Sporting -B-
10/04 18:00 CD Leonesa - Real Oviedo
10/04 19:00 Caudal Deportivo - CD Mirandés