Itxi

Primera RFEF

Finala (itzulerako partida)

Lemoa-Puertollano: Federazio Kopa irabaztera

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde bizkaitar batek ere ez du titulu hau irabaztea lortu. Aitor Larrazabalek zuzentzen duen taldea txapelketa irabaztetik gertu dago joaneko partida 0-2 irabazi baitzuen. Jarraitu partida eitb.comen

Dena prest dago Lemoan ostegun honetan historikoa izan daitekeen eguna behar bezala ospatzeko. Izan ere, Lemoak Federazio Kopako finaleko itzulerako partida jokatuko du Arlonagusian 19:00etan Puertollanoren aurka.

Talde arratiarrak oso gertu du titulua Ciudad Realen jokatu zen joaneko partidan 0-2 irabazi baitzioten Puertollanori. Dena den, Lemoa ezin da erlaxatu aurrean talde lehiakorra izango baitute.

Talde bizkaitar batek ere ez du Federazio Kopa inoiz irabazi eta egun historikoa izan daiteke Lemoarentzat eta futbol bizkaitarrarentzat. Hori dela eta klubeko Zuzendaritza Batzordeak eguna ekintzaz bete dute. Eguerdian (15:00etan) bazkari herrikoia burutuko da herriko frontoian. 19:00etan partida hasiko da Arlonagusian. Sarreren prezioak 5 eurokoak izango dira eta 18 urtetik beherako gazteek ez dute sarrera ordaindu beharko. Klubarentzat egun handia denez, jokalari ohi eta entrenatzaile ohi guztiei gonbipena eskaini diote, baita Bizkaiko Futbol Federazioko kide diren klubei ere. Arlonagusiara gerturatzen diren zale guztiei otartekoa oparituko zaie.

Hau guztia ikusita argi dago giro polita izango dugula Lemoan eta eguna borobiltzeko Lemoak titulua lortzea besterik ez da falta.