Itxi

Primera RFEF

35. jardunaldia

Bigarren B Maila: Barakaldo Hirugarren Mailara jaitsi da

Erredakzioa

Sailkapeneko goiko postuetan, Eibarrek sendo jarraitzen du bigarren, eta Alaves eta Real Union playoff postuetan mantentze dira 61 punturekin.

Mirandesek Bigarren B Mailako lidertzan jarraitzen du 69 punturekin, baina Eibarrek hiru puntura mantentzea lortu du (66 punturekin), Gimnastika 4-0 irabazi eta gero. Hirugarren eta laugarren postuak Alavesentzat eta Real Unionentzat dira, biak 61 punturekin berdinduta baitaude. Gasteiztarrek 1-1ekoa lortu zuten Arlonagusian Lemoaren aurka eta gipuzkoarrek 1-0 gainditu zuten Palentzia.

Gainera, jardunaldi honetan Barakaldoren jaitsiera matematikoa eman da, bizkaitarrek 2-0 galdi baitzuten Logroñesen aurka. 23 punturekin Barakaldoko mutilek ezin izan dute egoera irauli eta hurrengo denboraldia Hirugarren Mailan jokatuko dute. Peña Sportek hurrengo partidak irabazi beharko ditu mailari eusteko, nafarrek 29 puntu baitituzte egoera larrian.

Beste taldeen artean, Osasuna B-k 2-1 gainditu zuen Sporting B, eta Bilbao Athleticek 2-2 berdindu zuen Kultural Leonesaren aurka. Reala B-k 1-2 galdu zuen Mirandes liderraren aurka.

Emaitzak:

CA Osasuna -B- 2 - 1 Real Sporting -B-
Real Sociedad -B- 1 - 2 CD Mirandes
SD Eibar 4 - 0 RS Gimnastika
Real Union Club 1 - 0 CF Palentzia
SD Lemona 1 - 1 Deportivo Alaves
Zamora CF 4 - 0 Peña Sport FC
UD Logroñes 2 - 0 Barakaldo CF
CD Leonesa 2 - 2 Athletic Club -B-
Caudal Deportivo 0 - 2 Real Oviedo
CD Guijuel 2 - 2 CD La Muela