Primera RFEF
IV. eta XV. taldeak
Gernikak lidergoa sendotu du Zalla Unioni irabazita
Erredakzioa
Bigarren postuan Barakaldok jarraitzen du, Hernani mendean hartuta (2-4).
Hirugarren Mailako Laugarren Taldean, Zalla Union-Gernika izan da 25. jardunaldiko partida nagusia. Kanpokoek garaipena lortu dute (1-4) eta, horrela, lidergoa sendotu. Gainera, porrot horren ondorioz, Zalla Union goiko postuetatik erori da.
Bestalde, Barakaldok Hernani mendean hartu du (2-4) eta lidergoa lortzeko borrokan jarraitzen du. Gainera, Laudio B hirugarren postuan kokatu da, Portugaleteri irabazita (0-1).
Beheko postuetan, berriz, Santutxuk, Hernanik eta Zarauzko KEk jarraitzen dute, nahiz eta azken horrek garaipena lortu zuen Arenasen kontra.
XV. multzoan, berriz, Peña Sportek lidergoa sendotu du Cortesi irabazita. Beheko postuetan, aldiz, Cortés, Azkoyen eta Aluvión daude.
IV. taldea
Zarauzko K.E. 2 – 1 Arenas
Alavés B – Baskonia (Atzeratuta)
Lagun Onak 2 – 1 Elgoibar
Zamudio 0 – CD Vitoria
Hernani 2 – 4 Barakaldo
Leioa 0 – 0 Eibar B
Santutxu FC 0 – 1 Beasain
Portugalete 0 – 1 Laudio B
SCD Durango 3 – 0 Balmaseda
Zalla Unión 1 – 4 Gernika
XV. taldea
Oberena 2 – 3 Izarra
Aluvión 0 - 0 Lourdes
Multivera 5 – 0 Azkoyen
Cortés 0 – 3 Peña Sport
Aoiz 1 – 0 Valle Egüés
Huarte 0 – 0 Burladés
Cirbonero 1 – 2 San Juan
Tudelano 1 – 1 UDC Txantrea
Idota 0 – 1 Pamplona
Murchante 0 – 0 Iruña