Itxi

Primera RFEF

2. Mailarako igoera playoffa

Amorebietak bana berdindu du Linenseren aurka Urritxen (1-1)

Erredakzioa

Balonak 0-1ekoa sartu zuen norgehiagokako bigarren minutuan eta Alebrdik ezarri zuen banakoa (1-1) 41. minutuan. Bizkaitarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten bigarren zatia.

Amorebietak 1-1 berdindu zuen Linenseren aurka Urritxen jokatu zen Bigarren Mailarako igoera playoffetako joaneko partidan. Andaluziarrek emaitza ona lortu eta abantaila dute kanporaketan, baina Amorebietak bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuen eta ez dute emaitza txartzat jotzen.

Partida maldan gora jarri zitzaion Amorebietari bigarren minutuan. Etxebarrieta atezainak irteera txarra egin zuen eta Copik 0-1ekoa sartu zuen. Intxaurragak zuzentzen duen taldeak ondo erreakzionatu zuen eta saria 41. minutuan jaso zuen. Alberdik 1-1ekoa sartu zuen. Emaitza horrekin iritsi zen partida atsedenaldira, baina 43. minutuan Amorebieta jokalari bat gutxiagorekin egartu zen epaileak Aldalur egotzi baitzuen.

Bigarren zatian, Amorebietak ondo eutsi zion aurkariari eta, ondorioz, markagailua ez zen mugitu. Partida 1-1eko berdinketarekin bukatu zen eta kanporaketa datorren asteburuan La Linea de la Concepcionen (Cadiz) erabakiko da.