Itxi

Eibar

F Liga

Iara Lacosta, Eibar taldeko jokalari berria

EITB Media

2024-2025 denboraldian Espanyolen jokatu du, eta 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. Bigarren denboraldia izango du maila gorenean.

  • Iara Lacosta

    Iara Lacosta. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek Iara Lacosta fitxatu du, klubak ekainaren 23an jakinarazi duenez. Erasoko hegaleko jokalariak denboraldi bikaina egin du Espanyolekin, eta Iñaki Goikoetxea entrenatzailearen aginduetara jarriko da erasoko hegaleko jokalaria denboraldiaurrean hasita.

Lacosta (Zangoza, 2001) 2016an iritsi zen Osasunara, 15 urterekin. 2021ean, Lehen RFEFra igotzea lortu zuen talde gorritxoarekin, eta 100 partida baino gehiago jokatu zituen Osasunarekin.

2024an Espanyolek fitxatu zuen, eta F Ligan estreinatu zen. Espanyolen jokalari garrantzitsua izan da; 30 partidatik 26 jokatu ditu, eta bi gol sartu ditu. Eibarrekin bere bigarren denboraldiari ekingo dio maila gorenean, eta 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua.