Eibar
F Moeve Liga
Eibarrek Elena Valej fitxatu du
EITB Media
Aragoiko jokalariak 2027ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. Osasunan jokatu ditu azken bi denboraldiak.
-
Elena Valej, Osasunarekin jokatutako partida baten. Argazkia: @CAOsasuna
Eibarrek Elena Valej fitxatu du. Aragoiko jokalariak 2027ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. Klubak asteazken honetan, ekainaren 25ean, eman du fitxaketaren berri.
Valej Osasunatik iritsi da Gipuzkoako taldera. Erdilariak 23 urte ditu. Zaragoza CFF taldean hazi zen, eta 2022-2023 denboraldian fitxatu zuen Osasunak; hala ere, sasoi horretan utzita jokatu zuen Padrejonen. Gero, 2023-2024 eta 2024-2025 denboraldietan Osasunan egonkortu zen.