Eibar
Fitxaketa
Eibarrek Ane Etxezarreta fitxatu du, 2027ra arte
EITB
Erdiko atzelaria Realetik iritsi da talde armaginera; hain zuzen, hamar denboraldiz aritu da talde txuri-urdinean. Beasaindarrak 29 urte ditu.
-
Etxezarretak 2027ra arte jokatuko du Eibarren. Argazkia: SD Eibar.
Eibarrek Ane Etxezarreta fitxatu du, bi denboraldiz, 2026-27 denboraldiko amaierara arte, ostegunean klub armaginak iragarri duenez. Erdiko atzelari beasaindarra, 29 urtekoa bera, Realetik heldu da Eibarrera; hain zuzen, hamar denboraldiz aritu da talde txuri-urdinean.
Etxezarretak, Eibarrek nabarmendu duenez, 200 partida jokatu ditu Realean, eta, palmaresean, 2018-19 denboraldiko Erregina Kopako titulua du. Ligan ez ezin, Txapeldunen Ligan ere ibilitakoa da.
Eibarrek, Etxezarretaren aldetik, espero du ekartzea "lidergoa, sendotasuna eta esperientzia", atzealdeari.