Eibar
Fitxaketa
Luis Lopez atezainak Eibarren jokatuko du 2027ra arte
EITB
Talde armaginaren atezain berria, 24 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Eibarrera.
-
Luis Lopez 2027ra arte arituko da Eibarren. Argazkia: SD Eibar.
Eibarrek Luis Lopez atezaina fitxatu du, 2027ra arte, Gipuzkoako klubak ostegunean iragarri duenez. Talde armaginaren atezain berria, 24 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Mirandesetik iritsi da Eibarrera; aurretik, Real Madrileko harrobian hazi zen, futbolari gisa.
2019-20 denboraldian, UEFAren Gazte mailako Liga, eta bi urteren buruan, 2021-22 denboraldian, Real Madrileko lehen taldearen deialdi batzuetan sartu zuten, Txapeldunen Ligan; talde zuriak, azkenean, irabazi egin zuen txapelketa hori.