Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Sara Martin fitxatu du, 2025-26 denboraldirako

EITB

Futbolari madrildarrak, 20 urtekoa bera, hegaleko gisa jokatzen du, eta Real Madriletik iritsi da klub armaginera; Real Madrilen, bigarren taldeko kapitain zebilen, eta debuta egin zuen lehen taldean.

  • Sara Martin Real Madril B taldeko kapitain aritu da. Argazkia: SD Eibar.

    Sara Martin Real Madril B taldeko kapitain aritu da. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek Sara Martin hegalekoa fitxatu du, 2025-26 denboraldirako, astelehenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Futbolari madrildarra, 20 urtekoa bera, Real Madriletik iritsi da klub armaginera; Real Madrilen, bigarren taldeko kapitain zebilen, eta debuta egin zuen lehen taldean.

Eibarrek ohar bidez zehaztu duenez, Sara Martin 2020tik ibili da Real Madril B taldean. 2024-25 denboraldian, Lehen RFEF mailan, lau gol sartu eta beste lau asistentzia eman ditu.

Horrenbestez, Eibarrek bost fitxaketa baieztatu ditu azken asteetan: Sara Martin, Adela Rico, Ane Etxezarreta, Elena Valej eta Iara Lacosta.