Eibar
Jokalari berria
Alimata Belem, Eibarko jokalari berria
EITB MEDIA
Klub armaginak iragarri du Burkina Fasoko atzelaria fitxatu duela, 2027ra arte. Azken hiru denboraldietan, DUX Logroño taldean jokatu du.
-
Alimata Belem, Eibarko jokalaria
Eibar futbol-taldeak iragarri du Alimata Belem jokalaria fitxatu duela, ostegun honetan, taldearen atzeko lerroa indartzeko asmoz. Datozen bi sasoietarako kontratua sinatu du Burkina Fasoko jokalariak, 2027ra arte. DUX Logroñon jokatu du azken hiru urteetan, 1. RFEF mailan, erdiko atzelari eta erdilari postuetan.
2004an jaiotako atzelari gazteak 2.274 minutu jokatu ditu Logroñoko elastikoa jantzita. Horrez gain, Burkina Fasoko 20 urtez azpiko selekzioarekin zilarrezko domina eskuratu zuen UNAFeko Emakumezkoen Txapelketan, 2019an. Halaber, FIFAren Munduko Koparen kanporaketetan ere hartu zuen parte, Kosta Rican, 2020an. 2022an, Burkina Fasok Afrikako Nazioen Koparako lortutako sailkapen historikoa lortu zuenean, herrialdeko selekzioarekin jokatu zuen; hala, 18 urte baino ez zituenez, torneoko jokalari gazteenetako bat izan zen.
Gaur egun, 20 urterekin, selekzioarekin jokatzen jarraitzen du. Orain dela gutxi, Moeve F Ligarako txartela lortu du DUX Logroñorekin.
¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ | ¿¿¿¿¿¿¿¿
— SD Eibar (@SDEibar) July 3, 2025
¿¿ La defensa Alimata Belem, jugadora armera hasta junio de 2027.
¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿¿¿! ¿#EibarFem | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/Oedt0SqcLx