Eibar
LaLiga Hypermotion
Eibarrek puntu bat eskuratu du Sportingen aurka (1-1)
EITB
Talde armaginak Molinonen hautsi nahi zuen etxetik kanpoko bolada txarrarekin, baina banakoarekin konformatu behar izan du. Partidako golegileak Jose Corpas (Eibar) eta Jonathan Dubasin (Sporting), penaltiz, izan dira.
-
Sporting de Gijón VS. Eibar Foto: @SDEibar
Eibarrek bana berdindu du Sportingen aurka, igande honetan, Molinonen jokatu den Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partidan. Armaginek Molinonen puntu baliotsua lortu dute, minutu askotan nagusi izan den partidan, baina ordu laurdenaren faltan aurkariak berdindu egin du.
Ia bi taldeak zelaian finkatzen hasi direnean, Beñat San Joseren mutilek ezustean harrapatu du etxeko taldea ezker hegaletik egindako eraso bertikal batean, eta Corpasek baloia sare barrura bidali du (0-1)
Partidaren azken txanpan, armaginen defentsak baloiarekin egindako akats bati esker, Dubasinek aurrea hartu dio Jairi, area barruan bertan, eta epaileak penaltia adierazi du. Dubasinek egin du berdinketaren gola (1-1)

