Eibar
Hypermotion Liga
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
I. G. A. | EITB
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
-
Arnaitz Arbilla. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek 1-2 galdu du Cultural Leonesaren aurka igande honetan Ipuruan jokatu den Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida.
Armaginak nagusi izan dira hasieran, aurkariaren area gainean presio handia eginez. Horren ondorioz, Bautistak hiru aukera izan ditu jarraian golen bat sartzeko, baina ezin izan du ez buruz, ez ezkerrarekin, ez eskuinarekin.
Gola aurkitu duena Arbilla izan da, Magunazelaiak bigarren zutoinean egindako erdiraketa on baten ondoren, baloia bere taldekideari eman baitio, nahi bezala sar zezan (1-0).
Lehen zatiko azken minutuetan, Magunazelaiak lurrera bota du Justo area barruan. Hasieran epaileak jokoz kanpokoa adierazi du, baina, VARaren berrikuspenaren ondoren, penaltia adierazi du. Justok berak berdindu du partida hamaika metroetatik (1-1).
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Cultural Leonesa aurretik jarri da Ojedak bigarren zutoinera egindako jaurtiketa gurutzatu bati esker (1-2).
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.

