Eibar
Berdinketa Ipuruan
Garitano: 'Berdinketa honek garaipen zaporea dauka'
Erredakzioa
"Oso pozik nago, irabazten dugunean baino gehiago ia-ia. Vila-realekin berdintzea garaipena da", gaineratu du Eibar taldeko entrenatzaileak.
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzailea pozik agertu da Vila-realen aurka, "Europan jokatzen duen taldea izan arren", banakoa egin dutelako.
"Berdinketak garaipenaren zaporea dauka, aurkaria maila handikoa delako", azpimarratu du.
"Oso pozik nago, irabazten dugunean baino gehiago ia-ia. Vila-realekin berdintzea irabaztea da, bigarren zatian talderik onena atera dute eta nazioartean aritzen diren jokalari ugari ditu", adierazi du Garitanok.
Athleticen aurkako derbia
Bestalde, eta Athleticen aurka larubatean jokatuko duten derbiari begira, Garitano baikor ahgertu da: "San Mamesen jokatzea pribilejioa da guretzat, baina lehiatzen dakien taldea garela argi utzi dugu eta Bilbon ere lehiatu egingo gara".