Itxi

Eibar

Gaur, 20:45ean

Eibarrek bide onera itzuli nahi du, Rayori irabazita

Erredakzioa

Gaizka Garitanok deialditik kanpo utzi du Abraham Minero atzelaria, ezustean.

1:09

Eibarrek Rayo Vallecanori egingo dio bisita gaur, garaipena lortu eta bide onera itzultzeko asmoarekin.

Hainbat jokalarik dituzten arazo fisikoen ondorioz, Gaizka Garitanok 19 gizon sartu ditu deialdian, baina ezustean Abraham Minero kanpoan utzi du. Atzelariak orain arte jokatutako liga partida guztietan hartu du parte. Horietatik zortzi, hasieratik jokatu ditu gainera.

Garitanok aldaketak egin ditzake hasierako hamaikakoan. Abrahamen lekua Lillok edo Didac Vilak hartu dezakete, eta Jon Errasti hasieratik arituko da, seguru aski.

Guztira hamabi partida jokatu dituzte Rayok eta Eibarrek elkarren aurka (hamar Bigarren Mailan, bat Bigarren B Mailan eta beste bat Kopan). Rayok zazpi irabazi ditu, Eibarrek bi, eta hiru berdinketa izan dira.

Ustezko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Toño; Tito, Abdoulaye, Ze Castro, Insua; Trashorras, Raul Baena; Aquino edo Lica, Bueno, Kakuta eta Leo Baptistao.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo edo Didac Vila; Boateng edo Errasti, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Piovaccari.

Epailea: Iglesias Villanueva

Zelaia: Vallecas.

Ordua: 20:45.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak