Eibar
Larunbatean (18:00)
Garitanok garrantzia kendu nahi izan dio Madrilen aurkako partidari
Erredakzioa
"Larunbateko partida aurrekoak bezalakoa da. Levante edo Granada taldeen aurka jokatu genuenean tentsioa handiago zen aldagelan", adierazi du.
Eibarrek Real Madril hartuko du larunbat honetan Ipuruan, eta Gaizka Garitano armaginen entrenatzailea neurketari buruz mintzatu da. Teknikariak garrantzia kendu nahi izan dio liderraren aurkako hitzorduari.
"Biharko partida aurrekoak bezalakoa da. Levante edo Granada taldeen aurka jokatu genuenean tentsioa handiago zen aldagelan, baina mota honetako neurketari irabazteko ilusioarekin egiten diogu aurre. Jokalariak, hala ere, beti bezala daude eta larunbatean ez da mundua bukatuko. Igandean entrenatzera etorriko gara eta Vigon jarri beharko dugu arreta", adierazi du prentsaurrekoan.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Ekiza, Abraham; Errasti, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Manu del Moral edo Angel.
Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Khedira, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Epailea: David Fernandez Borbarlan.
Futbol-zelaia: Ipurua.
Ordua: 18:00.