Itxi

Eibar

Ostiral honetan, 20:00etan

Garitanok ohikoak ez diren jokalariak zelairatuko ditu Getafen

ERREDAKZIOA

Eibarrek ostiral honetan jokatuko du Getaferen aurkako Kopako norgehiagoka, gaueko 20:00etan. Garitano Kopaz baliatuko da jokalariak txandakatzeko, eta aukerak emateko.  

4:00

Eibarrek ostiral honetan jokatuko du Getaferen aurkako Kopako neurketa, eta  BBVA Ligan minuturik ez duten jokalariei aukerak eman nahi dizkie Gaizka Garitanok.

Talde gipuzkoarrak partida mordoa ditu aurretik denbora nahiko murriztuan, 16 egunetan bost partida jokatuko baititu; hiru Ligakoak eta bi Kopakoak. Beraz, Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak, txandakatu egingo ditu armaginak.

Jaime Jimenez atezaina eta Abrahan Minero eta Didac Vila defentsak lesionatuta daude. Gainera, Vigoko hamaikakoan jokatu zuten Mikel Arruabarrena eta Manu del Morali atsedena eman die bizkaitarrak.

Bestalde, Jaimek ezin izango du oraindik ere lehen mailarekin debuta egin, eta bitartean, Txema Añibarro kapitainak 2014-2015 denboraldiko lehen minutuak joka ditzake.

Hamaikako posibleak:

Eibar: Irazusta; Boveda, Ekiza, Añibarro, Lillo; Boateng, Errasti; Dani Nieto, Javi Lara, Saul Berjon; y Piovaccari.

Getafe: Codina; Valera, Naldo, Alexis, Escudero; Juan Rodriguez, Michel; Lafita, Sarabia, Diego Castro; y Baba.

Epailea: Hernandez Hernandez

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez

Ordua: 20.00