Itxi

Eibar

Porrota Ipuruan

Ezin sufrimendua gainetik kendu (0-2)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Armaginak ez dira gai izan Sergio Garciaren eta Stuaniren golei aurre egiteko. Lehen mailan jarraitzea bermatzeko sufritu egingo dute gipuzkoarrek.

1:15

Eibarrek sufritzen jarraituko du datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzen jarraitzeko. Hala ere, armaginak ez dute oraindik gainontzeko taldeen emaitzen mende egon behar, eta hori alde dute, zalantzarik gabe. Gaizka Garitanoren taldeak ez du partida ona egin, norgehiagokako lehen minutuak kenduta. Espanyolek gola egin du izan duen lehen aukera argian, eta, bigarren zatiko lehen minutuetan bigarrena eginda, estuasunik gabe gailendu da.

Armaginak erasora atera dira, hiru puntuen bila, garaipenak zuen garrantziak bultzatuta.  Gauzak horrela, Saul Berjonek lehen aukera izan du 3. minutuan, baina Casilla zuhur aritu da eskua atera eta eibartarraren jaurtiketa desbideratzeko.

Baina armaginen erregaia lehen ordu laurdenean amaitu da; hortik aurrera, Espanyolek lekua hartu du zelaian eta gola egin du sortu duen lehen aukera argian. Iruretak Stuaniren burukada aldendu du, errebotea Caicedori iritsi zaio, honen errematea zutoinean jo du, eta bigarren errebotean gola egin du Sergio Garciak. Gol ederra, gainera.

Jarraian, Borjak min hartu du eta Lekic sartu da bere ordez. Handik minutu gutxira, Espanyolekoek bigarren gola egiteko aukera argia izan dura, baina Lillo azkar ibili da baloia azken momentua urruntzeko.

Piovaccariren gola, jokoz kanpo

Bigarren zatian, Eibar desagertuta egon da. Presioa egitera berandu iritsi dira eta ez diote aurkariari minik egin. Ondorioz, Stuanik 59. minutuan egindako bigarren golak partida erabakita utzi du.

Armaginek ez dute amore eman, baina bihotzarekin aritu dira, ez buruarekin. 78.ean, Piovaccarik goal egin du baina italiarra jokoaz kanpo egon da et aepaileak ondo adierazi du jokaldia.

Azkenea, 0 eta 2, porrota Ipuruan. Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira,; suspertzeko denbora gero eta gutxiago. Garitanoren taldea ez dago aurkarien emaitzen mende, baina, hala ere, emaitza horiei zeharka begiratzen hasi zaizkie, badaezpadan.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Lillo, Añibarro, Dídac Vilà; Borja Fernández (Lekic, 30. min), Dani García; Saúl Berjón (Angel, 62. min), Manu del Moral (Capa, 69. min), Javi Lara; eta Piovaccari.

2 - Espanyol: Kiko Casilla; Arbilla, Colotto, Alvaro, Fuentes; Abraham (Víctor Alvarez, 75. min), Javi López, Víctor Sánchez; Sergio García; Stuani eta Caicedo (Lucas Vázquez, 65. min).

Golak: 0-1. 28. min Sergio García; 0-2; 59. min Stuani

59. min Stuani

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak