Eibar
Camp Noun
Eibarrek lidertzaren bila dagoen Bartzelonari egingo dio bisita
Agentziak | Erredakzioa
Historian bigarren aldiz jokatuko dute armaginek Camp Nou zelaian, Liga hasiera onaren jarraitzeko asmoz. Iniesta jokatzeko prest izango da.
-
Eibarren estreinakoa Camp Noun, aurreko denboraldian / EFE.
Eibarrek azterketa zaila du igandean, oso maila altukoa. Bartzelonaren aurka arituko da Camp Noun, 18:15ean. Kataluniako taldea sailkapeneko lehenengo postua dute jomugan. Izan ere, Celta eta Real Madril liderrak aurrez aurre aritu dira jardunaldi honetan. Zuriek irabazi dute (1-3).
Iniesta prest izango da berriz ere Luis Enriquerentzat, baina ez du ematen hasieratik jokatuko duenik. Hala ere, Bartzelonari adore emango dion albistea da Iniestaren itzulera, azkenaldian lesioek jota dabiltzalako.
Blaugranen entrenatzaileak beste errotazioak egin ditzake erdilarien lerroan. Sergio Busquets dena jokatzen ari da, Iniesta, Rafinha eta Sergi Robertoren lesioengatik.
Thomas Vermaelenek atsedena eman diezaioke Gerard Piqueri. Bigarrenak min hartuta bukatu zuen Txapeldunen Ligako partida BATE Borisoven aurka. Mascheranok Busquets eta Rakiticekin joka lezake zelai erdian. Horrela, Marc Bartrak atzelarien lerroan jokatuko luke.
Ez dirudi Eibarren aurkako partida atsedena hartzeko aprobetxatuko dutenik. Horretarako aproposagoa da Villanovensen kontrakoa, Kopan, asteazkenean. Beraz, Bartzelonaren onenen aurka arituko dira armaginak.
Ustekabearen bila zelairatuko da Eibar, baina lauren lesioak izango ditu kontra. Horietako bi, Sevillaren aurka hamaikakoan izan ziren bi jokalarirena: Ramos eta Adrian Gonzalez.
Antonio Luna eta Jaime Jimenez ere baja dira. Mendilibarrek, beraz, 19 jokalari izango ditu. Arruabarrena ez du deitu.
Borja Baston aurrelaria izango da armarik onena etxetik kanpoko estatistikak mantentzeko. Azken lau partidetan 5 gol sartu ditu. Oraindik ez dute kanpoan galdu.
Izan ere, porrot bakarra du Eibarrek, Atletico Madrilen aurka (0-2). Bartzelonak porrot bat gehiago jaso du.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Bartzelona: Bravo; Alves, Vermaelen, Bartra, Jordi Alba; Mascherano, Sergio Busquets, Rakitic, Sandro, Luis Suárez y Neymar.
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Dani García; Keko o Saúl Berjón, Sergi Enrich o Verdi, Inui; y Borja Bastón.
y Borja Bastón.