Eibar
Igandean, 16:00etan
Eibarrek zauriak sendatu nahi ditu Valentziari irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Armaginak historian lehen aldiz gailendu nahi zaizkio Valentziari, aurretik bien artean jokatutako bi partidetan galtzaile atera baitira.
-
Sergi Enrich, Eibarreko jokalaria: Argazkia: Efe.
Eibarrek eta Valentziak garaipena behar dute euren zauriak sendatzeko. Ipuruan jokatuko dute, igandean, BBVA Ligako 15. jardunaldian.
Armaginek hiru partida jarraian galdu dituzte; bi Ligan, Real Madrilen (0-2) eta Realaren (2-1) aurka, eta beste bat Kopan, Ponferradinaren aurka (3-0).
Gipuzkoarrak historian lehen aldiz gailendu nahi zaizkio Valentziari, aurretik bien artean jokatutako bi partidetan galtzaile atera baitira: Ipuruan 0-1 gailendu ziren Nunoren gizonak Paco Alcacerrek egindako golari esker.
Mendilibarrek Eddy Silvestreren eta Jaime Jimenezen bajak ditu. Gainera, Dani Garciak, Gonzalo Escalantek eta Borja Bastonek arazo fisikoak dauzkate eta ezin izan dute normaltasunez entrenatu.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Dani García; Keko Gontán, Adrián edo Borja Bastón, Saúl Berjón; eta Sergi Enrich.
Valentzia: Jaume, Barragán, Mustafi, Abdennour, Gayà; Javi Fuego, Danilo, André Gomes; Cancelo, De Paul eta Alcácer
Epailea: José Luis González González (Gaztela eta Leongoa)
Estadioa: Ipurua. 16.00etan.
rua. 16.00etan.