Publizitatea
Itxi

2017/01/21

15:04

Eibar

Igandean, 20:45ean

Eibarrek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Armaginek garaipena lortu nahi dute Barçaren aurka Ipuruan. Partida igandean jokatuko da, 20:45ean.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eibarrek Bartzelona izango du aurkari igande honetan Ipuruan. LaLigako 19. jardunaldiko partida, 20:45ean hasiko da. Atletico Madrilen aurka 3-0 galdu ondoren Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida, hiru puntuak nahi dituzte armaginek.

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak baja ugari ditu. Anaitz Arbilla, Ivan Ramis, Kike Garcia, David Junca eta Asier Riesgo baja dira. Bestalde, Nano eta Dani Garcia jokatzeko prest egongo dira.

Bartzelona Kopan Realari irabaztetik dator eta liderra den Real Madrilengandik gertu jarraitzea du helburu Ligan. Javier Mascherano baja da zigortuta baitago. Andres Iniesta eta Rafinha min hartuta daude.

Ustezko hamaikakoak:

SD EIBAR: Yoel; Capa, Mauro, Lejeune, Luna; Escalante, Dani García; Pedro Leon, Adrián, Inui; eta Enrich.

BARTZELONA: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Alba; Busquets, Rakitic, Andre Gomes; Messi, Suarez eta Neymar.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 20.45ean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena