Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:45ean

Eibarrek Pizjuanen jokatuko du, bolada onari eusteko helburuarekin

Agentziak | Erredakzioa

Azken emaitza onen ondoren, armaginek begiz jota dituzte Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuak.

  • Eibarrek ez dio Sevillari Lehen Mailan irabazi. Argazkia: Efe.

    Eibarrek ez dio Sevillari Lehen Mailan irabazi. Argazkia: Efe.

Eibarrek Sevillari egingo dio bisita larunbatean, azken hiru partidetan garaile atera ostean. Andaluziarrek ere ez dute huts egin nahi sailkapeneko goiko postuetan Real Madrilekin eta Bartzelonarekin lehiatzen jarraitzeko.

Armaginek ez dute oraindik Sanchez Pizjuanen partidarik irabazi. Oraingoan, sasoiko direla eta Sevilla datorren asteko partida erabakigarrietan pentsatzen egon daitekeela aprobetxatu nahi dute.

Orain arte Lehen Mailan Sevillaren aurka jokatu dituzten bost partidetan, bi berdinketa eta hiru porrot hartu dituzte gipuzkoarrek.

Jose Luis Mendilibarren taldea ondo dabil Ipuruatik kanpo, azken hiru partidetan punturen bat atera du: Leganesen (1-1), Gijonen (2-3) eta Valentzian (0-4).

 

Ustezko hamaikakoak

Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Mercado, Rami, Lenglet; N'Zonzi, Kranevitter; Franco Vázquez, Nasri, Vitolo; eta Ben Yedder.

Eibar: Yoel; Capa, Mauro Dos Santos, Lejeune, Antonio Luna o Arbilla; Escalante, Fran Rico; Pedro León, Adrián, Rubén Peña edo Inui; eta Sergi Enrich.

Epailea: Alfonso Javier Álvarez Izquierdo (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Ramón Sánchez Pizjuán.

Ordua: 20.45ean.

/p>