Itxi

Eibar

2020ra arte

Eibarrek Jose Angel fitxatu du

Erredakzioa

Ezker hegaleko defentsa libre iritsi da Portorekin zuen kontratua eten ostean eta 2020. urtera arte sinatu du kontratua klub armaginarekin.

  • José Ángel. Foto: SD Eibar

    José Ángel. Foto: SD Eibar

Eibarrek Jose Angel Valdes jokalaria fitxatu du. 27 urte ditu, ezker hegaleko defentsa postuan jokatzen du, eta libre iritsi da Portorekin zuen kontratua eten ostean.

2020. urtera arte sinatu du kontratua Eibarrekin jokalari asturiarrak. Porto, Vila-real, AS Roma, Reala eta Sporting Gijon taldeetan ibilitakoa da Jose Angel. Ostiral goizean gainditu du osasun-azterketa, eta arratsaldean taldekide berriekin egin du lan-saioa.

oa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar
  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#