Eibar
Larunbatean, 18:30ean
'Sentsazio on'ekin bisitatuko du Eibarrek Sevilla
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek Pedro Leonen, Yoelen eta Fran Ricoren baja seguruak izango ditu, eta gainerakoak jokatzeko moduan izango dira.
-
Mendilibar Eibarren entrenamendu bat zuzentzen. Artxiboko argazkia: EiTB
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak astean zehar onartu duenez, "pozik" dago Ligako lehiaketak izan duen geldialdian bere jokalariek egin duten lanaz, eta larunbat honetan Sevillaren aurka duten norgehiagokari begira "sentsazio onak" antzematen zituela adierazi zuen.
Armaginen entrenatzailea ondo moldatzen da Berizzok zuzentzen dituen taldeen aurrean, baina ez da fio. Gainera, entrenatzaile argentinarrarenganako mirespena adierazi zuen: "Uste oso ona daukat Berizzori buruz entrenatzaile gisa, egin duen guztiagatik, eta pertsona jatorraren itxura hartu izan diot beti".
“Futbolari dagokionez, bere taldeak oldarkorrak dira, ez dute gezurrik esaten, eta hori oso garrantzitsua da. Badakigu muturreraino eramango gaituztela, eta ziur gaude punturen bat atera ahala izateko, ez dugula kontzentraziorik galdu behar”, gaineratu zuen.
Partida horretarako Eibarrek Pedro Leonen, Yoelen eta Fran Ricoren baja seguruak izango ditu, eta gainerakoak jokatzeko moduan izango dira; alabaina, ez guztiak sasoi puntu berean.
Sevilla, bere aldetik, denboraldi berriko lehendabiziko garaipena eskuratu nahiko du Sanchez Pizjuanen armaginen aurrean; izan ere, aurretik bi berdinketa besterik ez baitut eskuratu: bata, ligan bertan Espanyolen aurka; bestea, Europan, Basaksehir talde turkiarraren aurka.
Lehia 18:30ean hasiko da.
0ean hasiko da.