Eibar
Igandean, 18:30ean
Eibarrek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Vila-realen aurka
Erredakzioa
Armaginek La Ceramica estadioan jokatuko dute igande honetan, 18:30ean.
-
Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE
Eibarrek Vila-real izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, La Ceramica zelaian. Armaginek bolada txarrari eta azken partidetan jasotako gol-zaparradari amaiera eman nahi diote.
Azken bi partidetan, 10 gol jaso ditu Eibarrek Bartzelonaren aurka (6-1) eta Celtaren aurka (0-4) jipoiak jaso ostean. Alejandro Galvez bajan dago, min hartuta baitago. Ondorioz, Anaitz Arbillak joka dezake defentsa postuan, edo David Lombanek egingo du debuta.
Vila-realek entrenatzaile berria du. Callejak Fran Escriba ordezkatu du entrenatzaile karguan, eta Europa Ligan Hapoel Tel Aviven aurka berdinduta (0-0) egin zuen debuta. Castelloko taldean, bajan daude Ruben Semedo, Denis Cheryshev, Sergio Asenjo, Andres Fernandez, Adrian Marin, Bruno Soriano eta Daniele Bonera.
Ustezko hamaikakoak:
Vila-real: Barbosa, Mario, Alvaro, V. Ruiz, Costa edo Rukavina; Rodri, Trigueros, Castillejo, Soriano; Bacca eta Bakambu edo Sansone.
Eibar: Dimitrovic; Capa, Arbilla, Paulo, Junca; Dani, Escalante, Bebe, Enrich, Inui eta Kike Garcia.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: La Ceramica.
Ordua: 18:30.