Eibar
lesioa
Ramis, zalantza Levanteren aurkako partidarako
eitb.eus
Mallorkako jokalariak bihurritu egin zuen eskuineko belauneko lotailua Real Madrilen aurkako norgehiagokan. Hartara, denboraldiko seigarren lesioa pilatu du.
-
Ivan Ramis, Real Madrilen aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE
Ivan Ramis Eibarreko defentsak eskuin belauneko kanpoko lotailua bihurritu zuen Real Madrilen aurka Ipuruan jokatutako lehian.
Horrenbestez, talde armaginak madrildarren aurka sartu zuen gol bakarraren egileak (1-2) zalantza da Levanteren kontra ostiralean jokatu beharreko neurketarako. Azken lesio horrekin, Ramisek dagoeneko sei eragozpen fisiko pilatu ditu dagoeneko denboraldi honetan.
Enrichen baja epea luzatu egingo da
Bestalde, osteguneko lan saioan Sergi Enrich aurrelariak lesionatuta zuen gunean mina eragin zion keinu txar bat egin zuen. Talde armaginak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, jokalari balearrari ez zaio zeukan lesioa berriro agertu, baina, hala ere, aurreikusita zeukan baja epea "2-3 aste gehiagoz" luzatuko da.