Itxi

Eibar

0-0, Valentziaren aurka

Eibarrek puntu bat lortu du Mestallan

Erredakzioa

Talde armaginak golik gabe berdindu du Valentziaren aurka Ligako 35. jardunaldiko partida.

  • Valentzia-Eibar. Argazkia: EFE

    Vezo eta Pedro Leon, Valentzia-Eibar (0-0) partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek golik gabe (0-0) berdindu du Valentziaren aurka Mestallan Ligako 30. jardunaldiko partida. Ondorioz, armaginek 44 puntu dituzte eta 5 puntura dute Europa Ligako atariko kanporaketak jokatzeko aukera ematen duen 7. postua.

Valentziak izan du baloiaren jabetza lehen minututik eta Eibar taktikoki ondo kokatuta egon da. Erasoan ez dira fin ibili bi taldeak eta lehen zatian abagune bakarra besterik ez dute izan. Rodrigok aukera ona izan du, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du Yoel atezainaren aurrean. Bestalde, Eibarrek gola gertu izan du Pedro Leonek maisuki jaurtitako falta baten ondorioz, baina Neto atezainak eragotzi du armaginen gola, baloia desbideratuta.

Bigarren zatiak erritmo biziagoa izan du, eta abagune argienak Valentziak izan ditu. Erasokor ibili da Mestallako taldea, baina azken pasean ez du asmatu. Rodrigori bi gelditu on egin dizkio Yoel atezainak eta Eibarrek defentsako lana oso ondo egin du. Armaginek ez dute abagunerik sortu bigarren zatian eta neurketa golik gabeko berdinketarekin (0-0) amaitu da.

Fita teknikoa:

0 - Valentzia: Neto, Montoya, Vezo, Paulista, Gaya, Carlos Soler (Ferran Torres, m, m.81), Parejo, Kondogbia, Guedes, Santi Mina (Zaza, m.64) eta Rodrigo.

0 - Eibar: Yoel, Ruben Peña, Paulo Oliveira, David Lomban, Cote, Pape Diop (Escalante, m.72), Dani Garcia (Jordán, m.49), Pedro Leon, Orellana, Inui (Alejo, m.84) eta Kike Garcia.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia atera die Kondogbia eta Parejo Valenztaiko jokalariei, baita Cote, Jordan eta Kike Garcia Eibar taldeko jokalariei.