Itxi

Eibar

Ofiziala

Jose Luis Mendilibarrek Eibarren jarraituko du

eitb.eus

Zaldibarreko entrenatzaileak urtebete luzatu du kontratua, eta laugarren urtez jarraian izango da armaginen aulkian.

  • José Luis Mendilibar

    José Luis Mendilibar

Jose Luis Mendilibarrek Eibarren jarraituko du. Zaldibarreko teknikaria eta talde armagineko Zuzendaritza akordiora heldu dira elkarlanean jarraitzeko.

Laugarrena urtea jarraian izango da, 2015/16 denboraldian heldu baitzen klubera.

Amaia Gorostiza klubeko presidenteak, Fran Garagarza kirol-zuzendariak eta Mendilibarrek berak akordioaren xehetasunak emango dituzte ostegunean eskainiko duten prentsaurrekoan.

Klubari egindako adierazpenetan entrenatzaileak azaldu duenez, "etxean bezala" sentitzen da, eta horrekin "guztia esanda dago".

Gaineratu duenaren arabera, "denboraldi askoz" berriztatuz gero "beti dago arriskua bota zaitzaten"; dena dela, sinetsita dago laugarren denboraldi ona egingo duela Eibarren.