Itxi

Eibar

Kontratu-berritzea

Kike Garciak 2021. urtera arte berritu du kontratua Eibarrekin

Erredakzioa

Motillako jokalariak bi denboraldiz luzatu du talde armaginarekin lotzen duen kontratua, 2019ko ekainan bukatzen baitzitzaion.

  • Kike Garcia. Argazkia: EiTB

    Kike Garcia. Argazkia: EiTB

Kike Garciak 2021. urteko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Eibarrekin, klub armaginak astelehen honetan  jakinarazi duenez. Motillako jokalariak 28 nurte ditu, eta 2019. urteko ekainan bukatzen zitzaion kontratua.

2016. urteko neguko merkatuan fitxau zuen Einbarrek Middlesbrough talde ingelesetik. Ordutik, 65 partida jokatu ditu Eibarrekin eta 16 gol sartu ditu. Kontratua berritu ostean adierazi du, bere ideia ahalik eta denbora gehien Eibarren jarraitzea izan dela.

"Nire ideia Eibarren ahalik eta denbora gehien ematea izan da, eta berritzeko eskaintza egin zidatenean, birritan pentsatu gabe onartu nuen. Bai ni, baita nire familia, bikain gaude hemen. Kluba handitzen ari da, eta prozesu horren parte izan nahi dut. Argi daukat urtereko helburua salbazioa lortzea izan behar dela, baina helburu handiagoei uko egin gabe. Urtero gehiago eman nahi diot taldeari, ahal dudan guztian laguntzea da nire helburua, eta golekin bada, askoz hobeto. Zaleei eskerrak eman nahi dizkiet eta horrela jarrai dezatela esan", adierazi du Kike Garciak kontratua berritu ostean.