Itxi

Eibar

Kontratu-berritzea

Charlesek denboraldi batez berritu du kontratua Eibarrekin

Erredakzioa

Jokalari brasildarrak urtebetez berritu du kontratua talde armaginarekin, 2019ko ekainaren 30era arte.

  • Charles Dias. Argazkia: EFE

    Charles Dias. Argazkia: EFE

Charles Diasek denboraldi batez berritu du kontratua Eibarrekin, hau da, 2019ko ekainaren 30era arte. "Eibar eta Charles Dias akordiora iritsi dira, bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko ekainaren 30era arte", jakinarazi du klub armaginak.

Charlesek 34 urte ditu, 31 partida jokatu ditu denboraldi honetan -30 Ligan eta bat Kopan- eta zortzi gol sartu ditu. Kike Garciarekin batera, talde armagineko golegile nagusia izan da.