Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Marc Cardona aurrelaria fitxatu du, utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

23 urte ditu, eta zazpi gol sartu zituen Bartzelonaren bigarren taldearekin joan zen urtean.

  • Marc Cardona: Argazkia: @SDEibar

    Marc Cardona: Argazkia: @SDEibar

Eibarrek arratsalde honetan jakinarazi duenez, Bartzelonako Marc Cardona aurrelariak utzita jokatuko du datorren denboraldian talde armaginean.

Esan bezala, Lleidako 23 urteko jokalaria utzita helduko da Ipuruara, baina Eibarrek erosteko aukera gorde du.

Cardonak zazpi gol sartu zituen joan zen denboraldian Bartzelonaren bigarren taldearekin, eta beste horrenbeste goleko pase eman zituen. Hartara, Enrich, Kike Garcia eta Charlesekin lehiatu beharko du hamaikakoan sartzeko ahaleginean.

Cardonak Bartzelonaren lehen taldearekin ere jokatu zuen joan zen denboraldian, bai Errege Kopan, bai Txapeldunen Ligan.