Itxi

Eibar

Gaur, 22:00etan

Eibarrek lehen garaipena lortu nahi du, eta Realak porrotik jaso gabe jarraitu

Erredakzioa

Talde armagina eta txuri-urdina elkarren aurka lehiatuko dira gaur, 22:00etan, Ipuruan.

  • Arbilla eta Oyarzabal. Argazkia: EFE

    Arbilla eta Oyarzabal, iragan denboraldiko Eibar-Reala partidan. Argazkia: EFE

Eibar eta Reala nor baino nor ibiliko dira gaur Ipuruan, 22:00etan, denboraldiko lehen euskal derbian. Armaginek, lehen garaipena lortzea dute helburu; txuri-urdinek aldiz, porrotik hartu gabe jarraitzea.

Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak, orain arte jokatutako bi partidak galdu egin ditu, eta lehen puntuak eskuratu nahi ditu. Galvezek kontratua eten du Eibarrekin eta talde armaginak De Blasis fitxatu du. Pedro Leonen baja kolpe handia izan zen Eibarrentzat, baina derbirako Orellana jokatzeko prest egongo da. Kike Garcia, aldiz, baja da.

Realean, albistez jositako astea izan da. Diego Llorenteren lesioaren ostean, De la Bellak taldea utzi zuen, eta Agirretxek erretiroa hartzen zuela iragarri zuen. Gainera, Sandro fitxatuko du talde txuri-urdinak. Januzajek min hartuta jarraitzen du, eta Mikel Merino ere baja izango da Ipuruarako.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Bigas, Cote; Orellana, Diop, Escalante, Hervias, Charles eta Enrich.

Reala: Rulli; Zaldua, Aritz, Moreno, Theo; Illarramendi, Zubeldia, Pardo, Oyarzabal, Zurutuza; eta Willian Jose.

Epailea: Sánchez Martínez (Colegio murciano)

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 22.00etan.