Itxi

Eibar

21:00etan

Eibarrek garaipena behar du Espanyolen aurka, jaitsiera postuetatik aldentzeko

Erredakzioa

Armaginek Kataluniako taldea izango dute aurkari Ipuruan. Ramisen eta Orellanaren parte hartzea zalantzan dago.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibar taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Espanyol izango du aurkari gaur, Ipuruan, 21:00etan. Talde armaginaren helburua garaipena lortzea izango da, horrela jaitsiera postuetatik aldendu ahal izateko.

Ramisen eta Orellanaren parte hartzea zalantzan dago. Biak min hartuta daude, eta Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak azken ordura arte itxarongo du jokatzeko prest izango diren jakiteko.

Bestalde, Espanyol ere puntu premiarekin iristen da Eibarrera. Joan Farncesc 'Rubi' entrenatzaileak Mario Hermoso eta Sergio Garcia jokatzeko prest izango ditu. Ez dira Ipuruan egongo, ordea, David Lopez, Oscar Duarte, Pedrosa eta Hernan Perez.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Peña, Bigas, Arbilla, Cote; Pere Milla, Jordan, Diop, Cucurella; Enrich, Kike Garcia.

Espanyol: Diego Lopez; Rosales, Naldo, Lluis, Díidac; Darder, Marc Roca, Granero; Baptistao, Piatti eta Borja Iglesias.

Zelaia: Ipurua (21:00etan)

Epailea: Martinez Munuera.